XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Ezpartinak kentzen dizkio Murgik Margaritteri.

Berarengana hurbilduaz Lancrek bere eskuetan hartzen ditu Margaritteren oinak eta astiro ferekatzen.)

LANCRE (Murgiri)

Jaso gonak belaunaren gainetik.

(Murgik Lancrek esandakoa egiten du.

Isilune laburra.)

LANCRE (Margaritteren oinak utziaz)

Lastima!

(Borreroa sartzen da pertza han bat eskuetan daramalarik.

Pertzari kea dario.

Margaritteren aurren pausatzen du.

Murgik atzekaldetik sostengatzen dizkio besoak Margaritteri.)

LANCRE

Azkeneko aldiz diozut!

Esan apezen izenak!

Zure oinak olioetan prejituta ez badituzu nahi ikusi!

(Libratu nahiean hasten da Margaritte baina Murgik besoetatik sostengatzen du, Borreroak berriz oinak presatzen dizkio.)